XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

mutriku. URTEKO BATZAR NAGUSIA

Goizeko Izarra Elkartearen urteko Batzar Nagusia izana degu.

Bertan bildu ginen elkarteko batzorde, guraso, andereño eta larogei inguru bazkide.

Elkarteko lendakari Illarramendi jaunak itzaurrea egin ondoren, bertako idazkari, diruzai eta beste sailletako arduradunak zeaztasun osoarekin azaldu zituzten igaro zen urteko gorabeera guziak.

Bertan erabilli ziren gairik berezienak auek izan ziren:
a) Azken urteko agiriak irakurri.
b) Diru-kontuak azaldu.
c) Taldeetako ekintzak aztertu.
d) Galde-erantzunak.

Gero ikastolaren arazoak ziren arreta aundienarekin erabilli zirenak, guraso eta ikastolaren aldezko arremanari buruz, antolaketa eta baita diru aldetik ere.

Bertan erabilli ziren gai guziak onartuak izan ziren.

Baita antzezlari, margolari, dantzari eta batez ere txistulariei buruz asko itz egin zen, alegia, txistulari taldetxo bat bear-bearrezkoa dela, eta jakiña, ortarako erakusle bat bear.

Gure errian oso txistulari onak ditugu, eta oien artean ez ote dago bat edo beste umetxoei txistu jotzen erakusteko prest dagoenik?

Beste errietan ainbeste laguntza dituzte, era guzietako laguntzak eta Mutrikun zergaitik ez? Mutrikuko ikastola aurrera zuzen jarrai dedin, erriko Udaletxearen eta beste erritar guzien laguntza bear-bearrezkoa degu eta laguntza oiek izango diren itxaropen osoa degu.

BATAIOAK

Otsaillaren 24ean, Parrokian eta Meza Nagusi bitartean, bataio elkartearen elizkizuna ospatu zen, beti bezin aundikira.

Ona emen kristau berri egin ziren aurtxoen izen-deiturak.

Osinalde Ibarzabal-tar Ibon; Iriondo Elorza-tar Nerea; Burgaña Egaña-tar Agurtzane; Urreizti Ulazia-tar Lurdes; Sagarmendi Esnaola-tar Sabin; Gonzalez Arrutitar Elisabet; Martin Gonzalez-tar Juan Migel eta Agirregomezkorta Elezgaraitar Jesus Mª.

Aurtxoen guraso eta senide guziei, gure zorionik beroenak.

ERIOTZAK

Martxoaren 1ean, 72 urte zituelarik Larrea Egia-tar Josefak utzi zuen mundu au, betiko zorionean bizitzeko.

Ala izan bedi.

Bere seme-alabei eta gaiñerontzeko senide guziei, gure samiñ-agurra.

Martxoaren 3an, 80 urterekin il zen Txurruka Azpiazu-tar Eusebi GAZTAÑETA baserriko etxekoandre zintzoa.

Goian bego.

Bere seme-alabei eta senidetar guziei gure erruki-agurra.

GATXORIK

Donostiako Residenzia gaixotegian, bat-bateko egoera tamalgarrian arkitzen da Maiz Azkarraga-tar Justina, Txomin Bernaberen emaztea.

Gaitz gogorra berea.

Dena dela, leenbait leen sendatzea opa diogu.

Aspaldi ontan oeraturik arkitzen da baita, Larrañaga Solupetar Kontxa ere, Jose Jabier Mendizabal zanaren alarguna.

Oni ere, leenbait leen sendatu eta kalean ikustea opa diogu.

ANDONEGITAR Z.